Dozenaka eta dozenaka auto, Lasarteko zirkuitua gogora ekartzeko

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 26a, 20:43
Auto klasikoak eta gama altuko punta-puntakoak. Oriako zuzengunean elkartu dira makina bat, antzinako Lasarteko zirkuituari buelta eman bitartean.

Lasarte, Donostia, Hernani, Urnieta, Andoain, eta berriro ere buelta herrira. 1920eko hamarkadako Europako lasterketa entzutetsuenetakoak itzuli hori egiten zuen. Sona handia zuen Lasarteko zirkuituak, eta errepide bazterrean zaleak biltzeaz gainera, auto eta pilotu onenak etortzen ziren herrira. Hori gogoratzeko, bigarren aldiz antolatu dute San Sebastian Circuit Spirit, auto klasikoen rallya. Baina antigualeko automobilak bakarrik ez, gama altuko punta-puntakoak ere ikusi ahal izan dira. Geldialditxoa egin dute Oria-Txiki tabernan, eta berriro ekin diote lau gurpilen gainean. 

Ordubete geroago bigarren itzuli bat egin dute, eta zuzengunean erregulartasun proba egin dute. Denbora jakin batean bete behar zuten distantzia, eta pilotoek kalkuluak atera behar izan dituzte. Hemen argazki galeria.