COVID-19

Kutsatze bat atzeman dute Lasarte-Orian azken orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 28a, 13:19

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak irailaren 27ko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte txosten batean. Lasarte-Orian kutsatze bat diagnostikatu dute egun horretan, eta, azken hamalauetan, hamasei. Intzidentzia tasa metautta 84,01 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.147 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11 pasatxo (%11,3). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan lau kutsatze detektatu dituzte astelehenean: bi Urnietan eta bana Hernanin zein Lasarte-Orian.

EAEko hiru lurralde historikoetan ehun kasu baieztatu dituzte; horietatik 36, Gipuzkoan. 6.942 proba egin dira kutsatzeak hautemateko, eta %1,4k eman dute positibo. Osakidetzako ospitaleetan 124 pertsona daude ingresatuta, horietatik 39 larri, Zainketa Intentsiboetako Unitateetan. Astelehenean hamabost gaixo erietxeratu behar izan dituzte, eritasunaren sintomek okerrera eginda.

Erlazionatuak