COVID-19

Erkidegoan 105 kutsatu berri daude; 37, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko irailaren 26a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Larunbatean,  4.229 proba diagnostiko gauzatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietako 105 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa %2,5 da. Kutsatu berrietako 37 Gipuzkoan antzeman zituzten, 49, Bizkaian; 15, Araban; eta beste toki edo erkidegotako lau.  Halaber, azken 24 orduetan,  COVID-19ak eragindako 13 lagun ospitaleratu zituzten eta 40 gaixo daude ZIUetan.