COVID-19

Lasarte-Orian bost kasu atzeman dituzte asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 27a, 14:43

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iraileko azken asteburuko datu epidemiologikoak jaso dituzte txosten batean. Lasarte-Orian bost positibo detektatu dituzte ostiraletik igandera, eta azken hamalau egunetan, hamabost. Intzidentzia tasa metatua 78,76 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.146 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11 pasatxo (%11,3). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan hamasei kutsatze baieztatu dituzte asteburuan: bosna Andoainen, Lasarte-Orian eta Urnietan eta bat Astigarragan.