COVID-19

Koronabirusak kutsatutako 58 kasu atzeman dituzte ostiralea Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko irailaren 25a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Ostiralean, Euskal Autonomia Erkidegoan 5.418 proba diagnostiko gauzatu zituzten eta haietako 141 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa %2,6 da. Kutsatu berrietako 58 Gipuzkoan antzeman zituzten, 64, Bizkaian; 18, Araban; eta beste toki edo erkidegotako bat.  Halaber, azken 24 orduetan,  COVID-19ak eragindako 24 lagun ospitaleratu zituzten eta 42 gaixo daude ZIUetan.