COVID-19

Lasarte-Orian lau kutsatze baieztatu dituzte asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 20a, 14:18

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak irailaren 17tik 19ra arteko datu epidemiologikoen berri eman dute. Lasarte-Orian lau kutsatze detektatu dituzte ostiraletik igandera, eta azken hamalau egunetan, 22. Intzidentzia tasa metatua 115,52 da; eremu berdetik gero eta gertuago dago.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.138 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11 pasatxo (%11,2). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan bederatzi positibo diagnostikatu dituzte: lau Lasarte-Orian, bina Andoainen eta Hernanin eta bat Urnietan.

Erlazionatuak

Kutsatze kopuruak behera egiten jarraitzen du

Txintxarri Aldizkaria 2021 ira 19 Gizartea