Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Larunbatean 4.619 proba diagnostiko aurrera eraman zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietako 104 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa %2,3 da. Kutsatu berrietako 27 Gipuzkoan antzeman zituzten, 68, Bizkaian; 9, Araban; eta beste toki edo erkidegotako bi. Halaber, azken 24 orduetan, COVID-19ak eragindako 12 lagun ospitaleratu zituzten eta 45 gaixo daude ZIUetan.