COVID-19

Gipuzkoan 48 kutsatze erregistratu dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko irailaren 18a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan 3.716 proba diagnostiko gauzatu zituzten eta haietako 196 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa %3.6 da. Kutsatu berrietako 48 Gipuzkoan antzeman zituzten, 106, Bizkaian; 40, Araban; eta beste toki edo erkidegotako bi.  Halaber, azken 24 orduetan,  COVID-19ak eragindako 30 lagun ospitaleratu zituzten eta 52 gaixo daude ZIUetan.