COVID-19

Ez dute kutsatu berririk baieztatu Lasarte-Orian azken orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 8a, 13:42

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak irailaren 7ko datuak bildu dituzte, eta txostena argitaratu dute. Horren arabera, asteartean ez dute kasu bakar bat ere detektatu Lasarte-Orian. Azken hamalau egunetan 58 kutsatze zenbatu dituzte gure herrian, eta intzidentzia tasa metatua 304,54 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.117 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11 pasatxo (%11,1). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275. Abuztuaren 14az geroztik, egunero baieztatu dute kutsatu berri bat gutxienez Lasarte-Orian, irailaren 7ra arte. 

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan 11 kasu berri baieztatu dituzte irailaren 7an: bosna Andoainen eta Hernanin eta bat Astigarragan.

EAEKO hiru lurralde historikoetan 273 positibo erregistratu dituzte asteartean; horietatik 99, Gipuzkoan. 6.498 PCR eta antigenoen proba egin dira kutsatze berriak hautemateko; positiboak izan dira ehunetik ia bost (%4,8).

Osakidetzako ospitaleetan 254 paziente daude ingresatuta koronabirusagatik, horietatik 60 ZIU unitateetan, larri. Asteartean 48 gaixo erietxeratu behar izan dituzte.