COVID-19

Asteburuan hamalau kasu baieztatu dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 6a, 13:42

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren datuen arabera, irailaren 3tik 5era hamalau kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian: bost, lau eta bost, hurrenez hurren. Azken hamalau egunetan 69 kutsatze erregistratu dituzte gure herrian, eta intzidentzia-tasa metatua 362,30 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.116 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11. Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan 29 kutsatu berri erregistratu dituzte asteburuan: hamalau Lasarte-Orian, bost Hernanin, hiruna Andoainen eta Urnietan eta bina Astigarragan eta Usurbilen.