COVID-19

Koronabirusaren 100 kutsatze erregistratu dituzte larunbatean Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko irailaren 5a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren egoerari buruzko datuak eguneratu dituzte. Atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan 4.345 proba diagnostiko egin zituzten eta horietako %5,3 positiboak izan ziren. Hortaz, 229 kutsatze baieztatu zituzten: 100 Gipuzkoan eta Bizkaian; 27, Araban; eta gainerako biak beste toki edo erkidegotako herritarrak dira. Ospitaleen egoerari dagokionez, azken 24 orduetan  COVID-19ak eragindako 22 pertsona ospitaleratu dituzte eta 68 gaixo daude ZIUetan.