Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan 5.930 proba diagnostiko gauzatu zituzten eta haietako 397 positiboak izan ziren.. Kutsatu berrietako 136 Gipuzkoan antzeman zituzten, 199, Bizkaian; 50, Araban; eta beste toki edo erkidegotako hamabi. Halaber, azken 24 orduetan, COVID-19ak eragindako 37 lagun ospitaleratu zituzten eta 73 gaixo daude ZIUetan.