Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 2.099 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik 11. Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.
Beterri-Buruntza eskualdea osatzen duten udalerrietan hamazazpi kasu baieztatu dituzte azken 24 orduetan: sei Hernanin, lau Urnietan, hiru Usurbilen, bi Andoainen eta bana Astigarragan zein Lasarte-Orian.
EAEko hiru lurraldeetan 397 positibo erregistratu dituzte irailaren 1ean; horietatik 136, Gipuzkoan. 5.930 pertsonak egin dituzte PCR eta antigenoen proba egin dira; horietatik %6,7k eman dute positibo. Osakidetzako ospitaleetan 271 pertsona daude ingresatuta koronabirusagatik; horietatik 73k sintoma larriagoak dituzte, eta ZIU unitateetan daude. Asteazkenean 37 gaixo erietxeratu behar izan dituzte.