Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 1.894 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik ia hamar (%9,9). Gehien-gehienak sendatu badira ere, zoritxarrez, 23k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.
Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan 77 kutsatze detektatu dituzte asteburuan: 23 Hernanin, 21 Lasarte-Orian, hamasei Andoainen, hamar Urnietan, lau Usurbilen eta hiru Astigarragan. Usurbil izan ezik, gainontzeko herri guztiak eremu gorrian daude.