Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan 11.888 proba diagnostiko gauzatu zituzten eta haietako 1.638 positiboak izan ziren, hau da, positibo tasa %13,8 da, bezperan baino puntu bat gehiago. Kutsatu berrietako 451 Gipuzkoan antzeman zituzten, 941, Bizkaian; 204, Araban; eta beste toki edo erkidegotako 42. Halaber, azken 24 orduetan, COVID-19ak eragindako 61 lagun ospitaleratu zituzten eta 52 gaixo daude ZIUetan.