COVID-19

Gipuzkoan 367 kutsatze erregistratu dituzte larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 25a, 12:39

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan 8.575 proba diagnostiko gauzatu zituzten eta haietako 1.206 positiboak izan ziren, hau da, positibo tasa %14,1 da. Kutsatu berrietako 367 Gipuzkoan antzeman zituzten, 635, Bizkaian; 177, Araban; eta beste toki edo erkidegotako 27.  Halaber, azken 24 orduetan,  COVID-19ak eragindako 34 lagun ospitaleratu zituzten eta 52 gaixo daude ZIUetan.