COVID-19

Zortzi kasu baieztatu dituzte Lasarte-Orian astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 20a, 14:36

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak uztailaren 19ko datu epidemiologikoak jaso dituzte, eta txostena argitaratu dute. Horren arabera, Lasarte-Orian zortzi positibo baieztatu dituzte, bezperan baino lau gehiago. Azken hamalau egunetan 94 kasu erregistratu dituzte; intzidentzia-tasa metatua 493,57 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 1.852 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik ia hamar (%9,7). Ia denak sendatu badira ere, zoritxarrez, 23k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan 28 kutsatze detektatu dituzte astelehenean: bederatzi Astigarragan, zortzi Lasarte-Orian, bost Andoainen, hiru Hernanin, bi Urnietan eta bat Usurbilen. Azken udalerri hori izan ezik, gainontzeko guztiak eremu gorrian daude.

EAEko hiru lurraldeetan 1.314 kutsatze atzeman dituzte uztailaren 19an; horietatik 440, Gipuzkoan. 11.944 PCR eta antigenoen proba egin dira kasu berriak atzemateko, eta positibotasun-tasa %11 izan da. Osakidetzako ospitaleetan 218 paziente daude ingresatuta; horietatik 44 larri daude, ZIU unitateetan. Astelehenean 48 gaixo erietxeratu behar izan dituzte koronabirusagatik.

Erlazionatuak