COVID-19

Larunbatean 340 kutsatze baieztatu dituzte Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 18a, 13:16

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu dituzte. Atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan 8.890 proba diagnostiko gauzatu zituzten eta haietako 1.011 positiboak izan ziren, hau da, positibo tasa %11,4 da, bezperan baino puntu bat gehiago. Kutsatu berrietako 340 Gipuzkoan antzeman zituzten, 512, Bizkaian; 137, Araban; eta beste toki edo erkidegotako 22.  Halaber, azken 24 orduetan,  COVID-19ak eragindako 31 lagun ospitaleratu zituzten eta 34 gaixo daude ZIUetan.