COVID-19

Hamabost kasu baieztatu dituzte Lasarte-Orian asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 19a, 14:48

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak uztailaren 16tik 18ra arteko datu epidemiologikoak jaso dituzte, eta txostena argitaratu dute. Horren arabera, Lasarte-Orian hamabost kutsatze baieztatu dituzte asteburuan. Azken hamalau egunetan 90 positibo erregistratu dituzte gure herrian; intzidentzia-tasa metatua 472,56 da, eta herria eremu gorrian dago.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 1.844 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik ia hamar (%9,7). Ia denak sendatu badira ere, zoritxarrez, 23k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntzako herrietan 71 kasu detektatu zituzten iragan asteburuan: 25 Hernanin, hamazazpi Andoainen, hamasei Lasarte-Orian, zortzi Urnietan, lau Astigarragan eta bakarra Usurbilen.