Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari lotuta atzo batutako datuak ezagutarazi dituzte eguerdian. Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean 11.270 proba diagnostiko egin zituzten eta haietako 1.177 positiboak izan ziren, hau da, %10,4. Kutsatu berrietako 421 Gipuzkoan antzeman zituzten, 481, Bizkaian; 128, Araban; eta beste toki edo erkidegotako 147. Halaber, azken 24 orduetan, COVID-19ak eragindako 45 lagun ospitaleratu zituzten eta 31 daude ZIUetan.