Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 1.792 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik bederatzi pasatxo (%9,4). Ia denak sendatu badira ere, zoritxarrez, 23k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.
Beterri-Buruntzako sei udalerrietan 86 positibo erregistratu zituzten iragan asteko ostiraletik igandera: 40 Hernanin, hemeretzi Lasarte-Orian, hamar Urnietan, zortzi Astigarragan, sei Andoainen eta hiru Usurbilen. Grafikoan ikus daitekeenez, udalerri horietatik hiru eremu gorrian daude, eta horian beste hiruak.