COVID-19

Koronabirusaren 737 kutsatze diagnostikatu dituzte ostiralean Euskal Autonomia Erkidegoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 10a, 14:30

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari lotuta atzo batutako datuak ezagutarazi dituzte eguerdian. Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean 9.384 proba diagnostiko egin zituzten eta haietako 737 positiboak izan ziren, hau da, %7,9. Kutsatu berrietako 263 Gipuzkoan antzeman zituzten, 352, Bizkaian; 91, Araban; eta beste toki edo erkidegotako 31.  Halaber, azken 24 orduetan,  COVID-19ak eragindako 23 lagun ospitaleratu zituzten eta 28 daude ZIUetan.