Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusari buruzko datu epidemiologikoak eguneratu berri dituzte. Larunbatean, 7.112 proba diagnostiko gauzatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietako 669 positiboak izan ziren, hortaz, positibo tasa %9,4 da. Kasu berri horietako 275 Gipuzkoan erregistratu dituzte, 273, Bizkaian; 75, Araban, eta gainerako 46ak beste toki edo erkidegoetakoak dira. Ospitaleei dagokienez, atzo, koronabirusak eragindako hemeretzi lagun ospitaleratu zituzten eta 27 gaixo daude ZIUetan.