LGTBIQ+ kolektiboa ikusarazteko

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 9a, 11:45

Lasarte-Oriako udal korporazioko kideek Euskotren geltokitik Mirentxura doazen eskailerak ostadarren kolorearekin margotu dituzte, LGTBIQ+ kolektiboko kideen eskubideak aldarrikatzeko eta ikusgarritasuna emateko. Ekain amaieran biniloak jarri zituzten, baina handik egun gutxira kendu zituen norbaitek. 

Korporazioko alderdi bakoitzeko ordezkariak (EAJ-PNVkoak izan ezik; ezin izan dute joan) gerturatu dira Euskotren geltokira, pinzel bana hartu dute, eta bertatik Mirentxura igotzeko eskailerak margotzen hasi dira, ostadarraren koloreekin; ekintza horrekin, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatu nahi ditu udalak, eta haien aldarrikapenak ikusarazi.

Duela aste pare bat koloretako biniloak jarri zituzten eskailera horietan, baina egun gutxi barru norbaitek kendu egin zituen. Gogor gaitzetsi zuen ekintza hori udalak.