Agustin Valdivia alkateak gaitzetsi egin du LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideekiko intolerantzia adierazten duen ekintza hori. Azaldu du gisa horretako jarrerek kolektibo horretako pertsonen eskubideekiko "aitortza eza" adierazten dutela.
Gaineratu du "higuingarria" dela Harrotasunaren Nazioarteko Egunean eta herritarren gehiengoaren borondatearen aurkako "eraso" hori, eta, gogorarazi du Lasarte-Oriak LGTBIQ+ kolektiboaren, eta kolektibo horretako pertsonen eskubideen defentsan duen konpromisoa.