Ikasturteko azken ohiko udalbatzarra, gaur arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 8a, 09:49

Udal korporazioa gaur bilduko da, 2020-2021 ikasturteko azken ohiko udalbatzarra burutzeko. Saioa 18:30ean hasiko da, eta streaming bidez emango du udalak, bere YouTube kanalean. Edonola ere, herritarren batek parte hartu nahiko balu, udal erregistroan bete behar du eskaera.

Honako gai hauek jorratuko ditu korporazioak gaurko udalbatzarrean:

  1. 2021eko martxoaren 11n eta 17an, apirilaren 8an eta 15ean eta maiatzaren 13an egindako udalbatzarretako aktak onartzea.
  2. Lasarte-Oriako udalerriko parkeak, lorategiak, berdeguneak eta zuhaiztiak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzuaren kontratazio espedientea onartzea.
  3. Lasarte-Oriako udalerriko bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko proposamen berria jorratzea.
  4. EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa: "Zubillaga baserria".
  5. Galderak eta erreguak. 
Erlazionatuak

Mamitsuena, galdera eta erreguen txanda

Txintxarri Aldizkaria 2021 eka 11 Politika