Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 1.754 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik bederatzi pasatxo (%9,2). Ia denak sendatu badira ere, zoritxarrez, 23k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.
Kasuak ugaritu dira eskualdean
Beterri-Buruntzako udalerri gehienetan aurreko egunetan baino kutsatze gehiago detektatu dituzte; guztira, 154. Horietatik gehienak, 92, Hernanin erregistratu dituzte; Urnietan, 24; Astigarragan, 22; Usurbilen, sei; eta Andoainen eta Lasarte-Orian, hiruna. Herri horietatik hirutan intzidentzia nabarmen ugaritu da, eta eremu gorrian daude.