COVID-19

Gipuzkoan 248 kutsatu berri atzeman dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 3a, 12:59

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruz atzo bildutako datuen berri eman dute eguerdian. Horien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean aurrera eramandako 8.417 proba diagnostikoetako 498 positiboak izan ziren, hau da, %5,9. Kutsatu berrietako 248 Gipuzkoan antzeman zituzten, 193, Bizkaian; 51, Araban; eta gainerako seiak beste toki edo erkidegotakoak dira.  Atzo, COVID-19ak eragindako zazpi lagun ospitaleratu zituzten eta 33 daude ZIUetan.