Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusari buruzko datu epidemiologikoak ezagutarazi dituzte eguerdian. Larunbatean, 5.331 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietako 351 positiboak izan ziren, hortaz, positibo tasa %6,6 da. Kasu berri horietako 148 Gipuzkoan erregistratu dituzte, 152, Bizkaian; 38, Araban, eta gainerako hamahiruak beste toki edo erkidegoetakoak dira. Ospitaleei dagokienez, atzo, koronabirusak eragindako hamar lagun ospitaleratu zituzten eta 35 gaixo daude ZIUetan.