Hitzaldiak, hasteko

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 24a, 13:25

Gaur egungo egoerara egokitutako Sorgin Jaiak gaur hasiko dira. Mikel Olaiz herritarrak OlatuKoop sareari buruzko solasaldia eskainiko du: Burujabetzak, denontzat etorkizun hobea eraikitzeko tresna izena du. Bihar eguerdian, ekainaren 25ean, 12:00etatik aurrera, Elkartasun internazionalista hitzaldia izango da, Oihan Agirretxe eta Leire Amianoren eskutik. Palestinan bizitakoa partekatuko dute ikus-entzuleekin. Bi ekitaldiak osasun zentroko 2. solairuan egingo dituzte, Udal Euskaltegiaren ondoan. Aforoa mugatua denez, 636 93 48 08 telefono zenbakian eman behar da izena.

Datorren asteko asteleheneko (ekainak 28) orientazio jolasetarako ere zabaldu dute izen-ematea. 671 99 60 00 zenbakian egin behar da hori. Joko horiek Benedika mendi inguruan egingo dituzte, 17:30etik aurrera.

Erlazionatuak

Herria sorginduko dute aurten ere

Txintxarri Aldizkaria 2021 eka 22 Kultura