COVID-19

Kasu bakar bat ere ez dute atzeman Lasarte-Orian asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 21a, 12:49

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak txostena argitaratu dute, ekainaren 18tik 20ra jasotako datu epidemiologikoekin. Horien arabera, Lasarte-Orian ez dute kasu berririk atzeman azken hiru egunetan. Intzidentzia-tasa metatua eremu berdera gerturatzen ari da; 115,52 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 1.721 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik bederatzi (%9). Ia denak sendatu badira ere, zoritxarrez, 23k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Lau positibo eskualde osoan

Beterri-Buruntza osatzen duten sei herrietan lau kutsatze baieztatu dituzte asteburuan: Hernanin hiru, eta bat Astigarragan. Andoain eta Hernaniko intzidentzia-tasa metatuak dira apalenak; eremu berdean daude bi udalerri horiek. Astigarraga, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo intzidentziak jaisten ari dira, baina eremu horian daude oraindik, 60 baino altuagoak direlako.

Erlazionatuak

Neurri berriak indarrean gaurtik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2021 eka 19 Gizartea