UDABERRIKO FESTA

Herriko komertzioetan erosketak egiteagatik, sariak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 8a, 12:44

Aterpea elkarteak herriko establezimentuetan kontsumitu izana saritu du. Udaberriko Festa antolatu zuen maiatz erdialdetik amaierara, lasarteoriatarrek gertuko komertzioetan erosteko ohitura sustatzeko asmoz. Hori egin dutenen artean zozketa egin du Aterpeak, eta 25 euroko hamarna txartel banatu sei pertsonari. Aritza mertzeria dendaren parean banatu dituzte sariak.

Hauek izan dira sariak irabazi dituzten herritarrak:

  • Antonia Aramburu (Mabel Pedreirak jaso du saria, irabazleak etorri ezin izan duelako).
  • Maria Varela
  • Iñigo Gomez
  • Jose Sevillano
  • Jokin Morato
  • Lucia Hernandez
Erlazionatuak