Hasi da Aterpeak antolatutako Udaberriko Festa

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 17a, 15:53

Herriko establezimenduetan kontsumitzea bultzatzeko asmoz, negozio horietan maiatzaren 17tik 28ra erosten duten lasarteoriatarrek saria jasoko dute. Udaberriko Festan parte hartzen ari diren 44 komertzioetako erakusleihoetan herriko ikastetxeek egindako marrazki ugari ikus daitezke egun hauetan.

Aterpea merkatarien elkarteak erosketa-bonuak emango dizkiete bezeroei egun hauetan, 1.500 eurora iritsi arte. Aurtengo Udaberriko Festan parte hartzen ari diren establezimenduetan herriko ikastetxeetako haurrek egindako 750 marrazki inguru jarri dituzte ikusgai; neska-mutilek hilaren 21era arte jaso ahalko dituzte, bakoitzak dagokion tokian. Trukean, bisera bat jasoko dute, Aterpearen irudi korporatibo berria daramana.

Erlazionatuak

Irudi korporatibo berria aurkeztu du Aterpeak

Txintxarri Aldizkaria 2021 mai 08 Gizartea