COVID-19

Asteburuan bost kasu baieztatu dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021eko ekainaren 7a

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak pasa den asteko ostiraletik igandera arteko datu epidemiologikoak jaso, eta txostena argitaratu dute. Horren arabera, ekainaren 4tik 6ra bost kutsatze baieztatu dituzte Lasarte-Orian. Hilabetea hasi zenetik hamahiru positibo erregistratu dituzte. Intzidentzia-tasa metatua 236,28 da.

Datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, koronabirusak kutsatutako 1.699 lasarteoriatar atzeman dituzte, ehun biztanletik ia bederatzi (%8,9). Ia denak osatu badira ere, zoritxarrez, 23k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Iazko martxotik orain artekoan, azaroa izan da kutsatu gehien zenbatu dituzten hilabetea, zehazki, 275.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan hamabost positibo erregistratu dituzte ekainaren 4tik 6ra: bost Lasarte-Orian, hiruna Hernanin eta Usurbilen, bi Andoainen eta bana Astigarragan eta Urnietan. Eremu horian jarraitzen dute guztiek.