Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusari lotutako datu epidemiologikoak eguneratu berri dituzte. Larunbatean, 6.220 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietako 205 positiboak izan ziren, hau da, %3,3. Kasu berri horien lurraldekako banaketa honakoa da: 72, Gipuzkoan; 105, Bizkaian; eta 29, Araban. Ospitaleei dagokienez, atzo, COVID-19ak eragindako hamahiru lagun ospitaleratu zituzten eta 80 gaixo daude ZIUetan.