COVID-19

Ostiralean 287 kutsatze berri erregistratu dituzte erkidegoan, horietako 86, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko ekainaren 5a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin dituzte koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak. Horien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean aurrera eramandako 8.105 proba diagnostikoetako 287 positiboak izan ziren, hau da, %3,5. Kutsatu berrietako 86 Gipuzkoan antzeman zituzten, 170, Bizkaian, eta 31, Araban. Atzo, COVID-19ak eragindako 28 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 83 daude ZIUetan.