Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan 36 positibo diagnostikatu dituzte maiatzeko azken asteburuan: hamabi Andoainen, hamarna Hernanin eta Lasarte-Orian, hiru Usurbilen eta bat Astigarragan. Urnietan, berriz, kasu bakar bat ere ez dute atzeman hiru egun horietan. Aipatutako sei udalerri horiek eremu horian jarraitzen dute, 60 eta 299 arteko intzidentzia-tasa metatuekin.