COVID-19

Gipuzkoan 133 kutsatze baieztatu dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 29a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin dituzte koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak. Horien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean aurrera eramandako 7.708 proba diagnostikoetako 390 positiboak izan ziren, hau da, %5,1. Kutsatu berrietako 133 Gipuzkoan antzeman zituzten, 204, Bizkaian, eta 45, Araban. Horiez gain, beste erkidego edo tokitako zortzi gaixo ere erregistratu zituzten. Ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 33 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 101 daude ZIUetan.