COVID-19

Larunbatean 306 kutsatze baieztatu dituzte EAEn; 93, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 30a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi dutenez, larunbatean, 6.008 proba diagnostiko gauzatu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haietako 306 positiboak izan ziren. Hortaz, gaur-gaurkoz positibo tasa %5,1 da. Kasu berrietako 93 Gipuzkoan atzeman zituzten; 165, Bizkaian; 47, Araban; eta beste jatorri edo erkidego bateko kutsatu bat ere erregistratu zuten. Horrez gain, atzo, koronabirusak eragindako 27 pertsona ospitaleratu zituzten eta 99 gaixo daude ZIUetan.