Maiatzeko ohiko udalbatzarra, ostegun honetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 11a, 10:59

Lasarte-Oriako udal-korporazioa ostegun honetan batzartuko da udaletxean, maiatzak 13, udalerriari buruzko zenbait gai jorratzeko. Udalak zuzenean eskainiko du saioa. Herritarren batek parte hartu nahi badu, idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo bestela, eskaera-orria bete eta erregistroa@lasarte-oria.eus helbidera bidali. Plenoa 18:30ean hasiko da.

Honako hau izango da osteguneko udalbatzarreko gaien zerrenda:

  1. Lasarte-Oriako guraso-elkarteek garatzen dituzten eskola-orduz kanpoko eta/edo izaera osagarriko jarduera hezigarrien dirulaguntzen edo programen 2021eko deialdiaren onarpena.
  2. Lasarte-Oriako Udalaren kultura-sustapen eta hedapenaren esparruan emango dituen dirulaguntzen edo jarduera-programen 2021 deialdiaren onarpena.
  3. Enpresa batzordearekin adostutako Arrazionalizazio Planaren onarpena.
  4. Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Partzuergoak sinatu behar duten Gipuzkoako lurralde historikoko garraio publiko kolektiboan tarifak integratzeko sistema ezartzeko lankidetza-hitzarmena onartzea.
  5. Lasarte-Oriako bidaiarien hiri-garraio publikoko zerbitzuan tarifak integratzeko sistema ezartzeko lankidetza-hitzarmena onartzea. Zerbitzu hori Tolosa Donostiako Tranbia Konpainiak ematen du, eta konpainia horrek, Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Partzuergoak sinatu behar dute.
  6. Lasarte-Oriako 2021-2025 Emakume eta Gizonen arteko II. Berdintasun Plana.
  7. Bozeramaileen Batzordeak osoko bilkuran onartu ondoren, Enba eta EHNE taldeak aurkeztutako mozioa: “Mendiko abelzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren alde”.
  8. Bozeramaileen Batzordeak osoko bilkuran onartu ondoren, Euskadiko Otso Taldeak aurkeztutako mozioa: “Abeltzaintza eta otsoak batera izateko ereduaren alde”.
  9. EH Bilduk aurkeztutako mozioa: “Herriko elkarte gastronomikoei zaborren-tasan hobaria aplikatzeko mozioa”.
  10. Galderak eta erreguak.