Beterri-Buruntzako herrietan 57 positibo detektatu dituzte maiatzaren 7tik 9ra: 23 Hernanin, 22 Lasarte-Orian, lau Astigarragan, hiruna Andoainen eta Usurbilen eta bi Urnietan. Andoain eta Urnieta izan ezik, eremu gorrian daude gainontzeko udalerri guztiak.