COVID-19

EAEn 580 kutsatze berri atzeman dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ezagutarazitako datuen arabera, ostiralean, 9.929 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoa, eta haietako 580 positiboak izan ziren, hortaz, positibo tasa %5,8 da. Lurraldeka, Gipuzkoan 238 kutsatu berri erregistratu dituzte; 290, Bizkaian; eta 43, Araban. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19ak eragindako 59 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 174 gaixo daude ZIUetan.