COVID-19

Gipuzkoan 168 kutsatze berri baieztatu dituzte larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 9a, 12:37

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi dutenez, larunbatean, 436 kutsatze atzeman zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan. Atzo, 7.262 proba diagnostiko egin zituzten eta %6 izan ziren positiboak. Lurraldeka, Gipuzkoan 168 kutsatze erregistratu zituzten, Bizkaian, berriz, 236 eta Araban, 31. Horrez gain, beste erkidego edo toki bateko kasu bat ere bada. Ospitaleei dagokienez, koronabirusak eragindako 46 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 171 gaixo daude ZIUetan.