COVID-19

Lasarte-Orian 24 kasu baieztatu dituzte ostiraletik igandera

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, apirilaren 30etik maiatzaren 2ra 34 kutsatze detektatu dituzte gure herrian. Apirila amaitu da, eta hilabete horretan 248 kasu erregistratu dituzte; maiatzeko lehen bi egunetan, berriz, zazpi. Intzidentzia-tasa metatua 708,85ekoa da.

Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan 65 positibo diagnostikatu dituzte apirilaren 30etik maiatzaren 2ra: Lasarte-Orian 24, Hernanin hemeretzi, Astigarragan zazpi, Andoainen eta Usurbilen seina eta Urnietan hiru. Andoain eremu gorritik atera da, eta Eusko Jaurlaritzak gaur eguneratuko duen zerrendan ez da egongo. Gainontzeko bostak, berriz, bai.

Erlazionatuak

EAEn 585 kutsatze berri erregistratu dituzte larunbatean

Kultura

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako datuen arabera, 585 positibo berri diagnostikatu zituzten larunbatean, egindako 8.120 p...
Gipuzkoan 281 kutsatze berri atzeman dituzte ostiralean

Gizartea

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi dutenez, ostiralean egindako 11.349 proben bidez, 769 kutsatze diagnostikatu dituzte,...