Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi dutenez, ostiralean egindako 11.349 proben bidez, 769 kutsatze diagnostikatu dituzte, bezperan baino 39 gutxiago. Ondorioz, positibo tasak pixka bat behera egin du eta %6,8 da gaur-gaurkoz. Positibo berrietako 281 Gipuzkoan erregistratu dituzte, 400, berriz, Bizkaian atzeman dituzte, eta 78, Araban. Gainerako hamar kutsatuak, aldiz, beste toki edo erkidegoetako herritarrak dira. Erietxeei dagokienez, koronabirusak eragindako 95 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 189 daude ZIUetan.