COVID-19

EAEn 585 kutsatze berri erregistratu dituzte larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 2a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako datuen arabera, 585 positibo berri diagnostikatu zituzten larunbatean, egindako 8.120 proben bidez. Positibo tasa, hortaz, %7,2 da. Lurraldeka, Gipuzkoan 208 atzeman zituzten, Bizkaian, berriz, 298; Araban, 75; eta beste erkidego edo toki batzuetako lau.  Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz, 59 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 189 gaixo daude ZIUetan.