COVID-19

Ostiraletik igandera 35 positibo baieztatu dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 26a, 13:32

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, apirilaren 23tik 25era 35 positibo diagnostikatu dituzte Lasarte-Orian, eguneko 11 pasatxo. Intzidentzia-tasa metatuak gora egiten jarraitu du, eta 656,34koa da gaur-gaurkoz. Horrek esan nahi du beste astebetez gutxienez neurri are murriztaileagoak bete beharko dituztela lasarteoriatarrek, Eusko Jaurlaritzak gaur eguneratu duen zerrendan egoten jarraitzen baitu gure herriak.

Beterri-Buruntzako herrietan 94 kutsatze erregistratu dituzte ostiraletik igandera: 35 Lasarte-Orian, 26 Hernanin, hamabi Astigarragan, bederatzi Andoainen eta seina Urnietan eta Usurbilen. Herri horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak gaur berritu duen zerrenda horretan daude, eta neurri murriztaileagoak ezarri beharko dituzte, udalerri-mailako itxiera eta ostalaritza-establezimenduen barne-zerbitzuko ordutegien murrizketak kasu.

Erlazionatuak

Zazpi kutsatu gehiago daude Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021 api 23 Gizartea