COVID-19

Koronabirusak kutsatutako 385 kasu erregistratu dituzte Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko apirilaren 24a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin dituzte koronabirusari buruzko datuak. Ostiralean Euskal Autonomia Erkidegoan egindako 12.193 proba diagnostikoen bidez 935 baieztapen egin zituzten, hortaz, positibo tasa, %7,7 da. Kasu berrietako 358, Gipuzkoan erregistratu dituzte, 466, berriz, Bizkaian; 103, Araban; eta zortzi, beste erkidego edo toki batzuetako herritarrak dira. Ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 101 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 186 gaixo daude ZIUetan.