COVID-19

Eremu gorrian dauden herrien zerrendan jarraituko du Lasarte-Oriak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 19a, 12:39

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, apirilaren 16tik 18ra 22 positibo atzeman dituzte Lasarte-Orian, eta intzidentzia-tasa metatua 519,82koa da. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak gaur eguneratuko duen herrien zerrendan jarraituko du. Horrek esan nahi du beste astebetez bete beharko dituela indarrean dauden neurri murriztaileak: besteak beste, udalerri-mailako itxiera perimetrala eta ostalaritzako establezimenduen ordutegi-murrizketa, barrualdeko zerbitzurako. 

Beterri-Buruntza osatzen duten udalerrietan 79 kasu baieztatu zituzten iragan asteko ostiraletik igandera: 22 Lasarte-Orian, hemezortzi Astigarragan, hamazazpi Hernanin, 11 Andoainen, sei Usurbilen eta bost Urnietan. Eusko Jaurlaritzaren zerrendan egongo dira herri guztiak, Andoain eta Usurbil salbu.