COVID-19

Gipuzkoan 351 kutsatze baieztatu dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 17a, 12:36

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin dituzte koronabirusaren hedapenari buruzko datuak. Hala, atzo, 10.401 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietako 835 positiboak izan ziren. Positibo tasa, beraz, %8 da. Kutsatze berrien lurraldekako banaketa honakoa da: 351, Gipuzkoan; 350, Bizkaian; eta 117, Araban. Gainerako hamazazpiak beste erkidego edo toki batzuetako herritarrak dira. Ospitaleei dagokienez, COVID-19ak eragindako 97 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 141 gaixo daude ZIUetan.